XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEHENDAKARITZA, LEGE ARAUBIDE ETA AUTONOMI GARAPENERAKO SAILA

H.A.E.E.

2709

ERABAKIA, 1993ko abuztuaren 2koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri-Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako Hirigintzako eta Arkitekturako planoak interpretatzeko ikastarorako deia egiten duena.

Hirigintza eta Lurralde Antolaketarekin zerikusirik duten eta erabat beharrezkoak diren teknika-arloetan lanik egiten ez dutenek irudikatzeko lan-tresnak eskura ditzaten, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen menpeko Lurralde eta Hiri-Ikasketetarako Euskal Eskolak Hirigintzako eta Arkitekturako planoak interpretatzeko ikastaroa antolatu du.

Ondorioz,

XEDATU DUT:

Atal bakarra.-

Hirigintzako eta Arkitekturako planoak interpretatzeko ikastarorako deia onartzea deialdi honetako 1. Eraskinean azaltzen diren oinarrien arabera.

AZKEN XEDAPENA

Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko abuztuak 2

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria, PERU BAZAKO ATUTXA.

1. ERASKINA

LHIEEko ikastarorako deia egiten duen erabakia

Oinarri-arauak

Lehena. -

Helburuak.

Planoak interpretatzen ez dakiten lanbide-arituen lana erraztuko duten hiri, lurralde eta arkitekturako planoetako irudi-hizkuntza uler dezaten ahalbideratzea du helburu erabaki honek.

Ikastaro horretan, halaber, eskalimetroak aztertzen eta erabiltzen eta planoek emandako informazioa sakontasunez aztertzen laguntzen duten ariketa praktikoak ere gauzatuko dira.

Bigarrena.s

Hartzaileak.

Euskal Autonomi Elkarteko toki-, foru- eta autonomia-administrazioko A taldekoak batez ere, eta bereziki Zuzenbideko lizentziatuak; B taldekoak; lanbidean arituak eta graduatuondokoak, batez ere Zuzenbideko lizentziatuak badira.